Ordiziako alkatearen kontra pertsonalki zuzentzen zaion mehatxuzko pintadaren aurrean, Udalaren Bozeramaileen Juntak honakoa adierazi nahi du:

1- Halako ekintzei gaitzespen osoa adierazten diegu orokorrean, eta dagokigun honetan, Ordiziako alkateari eta bere sendiari euren etxebizitzatik hurbil jasotako mehatxuen aurrean gure baldintzarik gabe elkartasuna helarazi.

2- Halako ekintzek mehatxu egiten dutela adierazi, eta kikiltzea helburu izanik, ezin direla espresio askatasunaren baitan ulertu. Ideiak inposatu nahi dira eta euskal gizarteak, eta ordiziarrak bereziki, eskatzen duen elkarbizitza eta normalizaziorako gutxieneko arauen kontra doa zuzen zuzenean. Pintadaren anonimotasunak gainera, koldarkeria iraingarri eta onartezina ezkutatzen du.

3- Pertsona guztien duintasunari zor zaion errespetua eskatu behar dela adierazi. Pertsonak eta euren familiak kikiltzeko saiakeraren aurrean, halako gertaerekin amaitzeko gure konpromisoa adierazten dugu.

4- Jarduera politikoan, herritarrei eragiten dieten erabakien inguruan ekarpenak egin nahi dituen orori herritarren parte hartzean dugun konpromisoa berresten dugu, hala egin dezan, zenbaitek darabilten halako ekintzen justifikazioarekin amaituz.

5- Ordiziarri dei egiten diegu, aipatutako ekintza gaitzesteko astelehena hikak 29, arratsaldeko 20,00 tan, udaletxe parean burutuko den elkarretaeratzean parte hartzera.

EAJ-PNV, PSE-PSOE, EH BILDU, ORDIZIA ORAIN ETA IRABAZI