Datorren ostiralean, Martxoaren 27an, arratsaldeko 7etan Ordiziako Barrena jauregian primarioetarako bilera egingo da, aurkezten diren kandidatuen arteko aukeraketa egiteko, beti ere atzoko asanblada irekian erabakitako baldintzak betetzen dituztela kontuan izanik.
Kandidatu moduan aurkeztu ahal izateko ezinbestekoa izango da gutxienez asanblada ireki batera joan izatea, onarturiko kode etikoa sinatu eta DNI-a ematea dokumentazioa jasotzearen arduradunari, Diego Cortizori, ondoko emailean [email protected]. Kandidatura honetara aurkezteko epea Martxoaren 26ean, gaueko 12etan amaituko da.
Kandidatuak bakarka edo eta taldeka aurkezteko aukera izango dute lista irekian. Taldekako kandidaturarik aurkeztu ezean, bakarka aurkezten direnak lista orokor batean sartuko dira, eta ondoren bozketa baten bidez behin betiko listaren ordena zehaztuko da. Taldekako kandidaturak aurkeztuz gero, hauen arteko bozketa bat egingo da, eta horrez gain talde horren barneko ordena ere erabakiko da. Taldekako kandidaturak gutxienez 8 lagunez osatua egon behar du, sexuen arteko parekotasuna kontuan izanik.
Datorren ostiralean, goizean web orrian zintzilikatuko da aurkeztuko diren kandidatuen zerrenda.
Bozketan parte hartzeko eskubidea izateko gutxienez asanblada batean parte hartu behar da, eta pertsonalki joateko aukerarik izan ezean, telefonoz bozkatzeko aukera izango da, beti ere botoa pribatua izateko aukera galdurik.