0

ORDIZIAKO UDALETXEKO BOZERAMALEEN BATZORDEA

Ordiziako alkatearen kontra pertsonalki zuzentzen zaion mehatxuzko pintadaren aurrean, Udalaren Bozeramaileen Juntak honakoa adierazi nahi du:

1- Halako ekintzei gaitzespen osoa adierazten diegu orokorrean, eta dagokigun honetan, Ordiziako alkateari eta bere sendiari euren etxebizitzatik hurbil jasotako mehatxuen aurrean gure baldintzarik gabe elkartasuna helarazi.

2- Halako ekintzek mehatxu egiten dutela adierazi, eta kikiltzea helburu izanik, ezin direla espresio askatasunaren baitan ulertu. Ideiak inposatu nahi dira eta euskal gizarteak, eta ordiziarrak bereziki, eskatzen duen elkarbizitza eta normalizaziorako gutxieneko arauen kontra doa zuzen zuzenean. Pintadaren anonimotasunak gainera, koldarkeria iraingarri eta onartezina ezkutatzen du.

3- Pertsona guztien duintasunari zor zaion errespetua eskatu behar dela adierazi. Pertsonak eta euren familiak kikiltzeko saiakeraren aurrean, halako gertaerekin amaitzeko gure konpromisoa adierazten dugu.

4- Jarduera politikoan, herritarrei eragiten dieten erabakien inguruan ekarpenak egin nahi dituen orori herritarren parte hartzean dugun konpromisoa berresten dugu, hala egin dezan, zenbaitek darabilten halako ekintzen justifikazioarekin amaituz.

5- Ordiziarri dei egiten diegu, aipatutako ekintza gaitzesteko astelehena hikak 29, arratsaldeko 20,00 tan, udaletxe parean burutuko den elkarretaeratzean parte hartzera.

EAJ-PNV, PSE-PSOE, EH BILDU, ORDIZIA ORAIN ETA IRABAZI

0

Irabazi Ganar Ordizia

  1. Langabezi eta ezberdintasunen aurrean lana banatzea.

Lan-orduaren gogozko murrizketan oinarrituriko eta lan baldintza duinak mantentzen dituen lan plana aurrera eramatea langabeziari aurre eginez eta lanaren banaketa bultzatuaz. Kontratazio baldintzak publiko izatea eta ekintzen berri ematea, aurrez aurreko instrumentu eta birtualen bidez, bileretan, demokratikoki eta modu irekian eginez guztia. Lan iruzurraren aurkako borrokan udaltzaingoaren esku-hartzea. Obra eta zerbitzuetako lanaren ardura eman zaien enpresei beren langileen eskubideak errespetaraztea. Lan-politikan sindikatuekin kolaboratzea.

  1. Gehiengoaren inposaketaren aurrean, gardentasuna bermatzea eta kontrola herritarren esku egotea. Udaletxe abegikorra eta partaidetza bultzatzen duena.

Herritarren interesen inguruko eta guztien onerako erreferendum partizipatiboak bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu. Bereziki, eta ahal bezain laster hondakinen eta atez ate-aren inguruan. Kanpo auditoria bat egitea lau urtero irtengo den gobernuaren gastuen inguruan. Foroetan, sare sozialetan eta inkesta popularretan parte-hartze birtuala bultzatzea. Herritarren defendatzaile izatea. Udaleko web-a herritarrena izan dadila, eta ez agintean dagoen alderdiarena. Jendearen elkartzeak bultzatzea, beraien iniziatibak plenora iristeko konpromisoa hartuaz eta bertako Elkarte Kontseilu bat eraikiaz.

  1. Urbanismoaren inguruko egoeraren, garraioaren eta Ordiziako trafikoaren azterketa egitea.

Udaletik irtengo den gobernuaren burugabekeriaren aurrean, trafikoaren egoeraren azterketa burutzea. Garraio kolektiboa, bizikletaren erabilpena eta oinez ibiltzea bultzatzen dituen politika egitea. Kasu horietan, inkesta baten bidezko galdeketa burutuko da trafikoari, garraioari, aparkaleku berriei edo hirigintzaren inguruko inbertsioei eragingo dien aldaketen inguruan. Zona urdinaren erabilera zentzudunago bat egitea. Animaliak izan eta babestearen eta publizitate ordenantzaren azterketa egitea.

  1. Etxebizitza hutsak jendearen zerbitzura jarriko dira, birgaituz, alokairu sozialak bultzatuz eta espekulazioa zigortuz (etxe hutsik ez, ezta aterperik gabeko jenderik ere)

Hiru zutabetan oinarrituz; eraginkortasun energetikoa eta funtzionaltasuna bilatzea, behar berrietara moldatu tamaina ertaineko etxebizitzak (adineko eta gazteak) eta eraikuntza sektoreko langabezia arindu. Ez galdu etxebizitzen alokairurako laguntza instituzionalak lortzeko aukerarik. Ordizia izendatuko dugu Etxe-gabetzerik gabeko Udalerri. Bere bizkar etxe-gabetzerik ez duten bankuetara pasako dira kontu korronte guztiak. Banku etikoa babestuko da. Justifikaziorik gabeko etxebizitza pribatu eta hutsei Ondasun Higiezinen gaineko Zergaz zigortuko zaie. Erabilera sozialetarako lokalak moldatzen jarraitu.

  1. Euskara bultzatu, euskaltegien doakotasuna sustatuz eta bazterketan oinarritutako politikak baztertuz.

Euskararen ikaskuntzarako oztopo ekonomikoak kentzearen aldekoak gara, lan prestakuntzaren barnean sartuz, euskaltegien doakotasuna ezarriz eta ordutegiak erraztuz. Aldi berean, hizkuntza-eskakizunak Ordiziako errealitatera egokitzearen alde apustu egiten dugu

  1. Sormen artistiko irekia eta horretarako bidea erraztea. Irakaskuntza publikoari babesa ematea. Doako komunikaziorako eskubidea izatea. Kirola gehiago sustatzea.

Iniziatiba independenteei garrantzi handia emango diegu, logistikarako erraztasunak emanez eta musika, arte eszenikoa eta arte plastikoa bultzatzen duten sareei garrantzia emanaz, gertutasunezko ekosistema artistiko eta teknikoen bidez. Doako irakaskuntza publikorako bekak ematea. Doako wifi zerbitzua udalerri osorako jartzea. Udaleko laguntzak gehitzea bertako kirol entitateei, oinarrizkoei lehentasuna emanaz.

  1. Iraunkortasunerako, bertako ekonomiarako eta guztien onerako lan egitea, auzoen arteko orekaren aldeko apustua eginez. Segurtasun gehiago izatea.

Hondakinen inguruko politikaren berrikusketa, politika horrek babes sozial garrantzitsu bat izatea bermatuz.  Ordiziako denda txikietan oinarrituriko salerosketak izango du lehentasuna eta babesa.  Babes fiskala ematea hasi berriei. Subkontratazioen aurrean, zerbitzu publikoak berriro ere udalaren esku jartzea. Delinkuentziari aurre egiteko segurtasuna gehitzea. Herritarrak babesten dituen organizazioei babes gehiago ematea. Auzoetako espaloien zabaltzea eta oinezkoentzako eremuen handitzea. Ordiziako larrialdietarako eta ginekologiako zerbitzuak berriz ere lortzea. Oianguren inguruko akordiorako konpromisoa hartzea, honek demokratikoki herritarrek emandako babesa izan behar du.

  1. Oroitzapen demokratiko bat ereitea, fanatismo frankista eta fanatismo terroristei garrantzia kenduaz, elkarbizitza hobe baten alde lan eginaz. Solidaritateari bultzada bat ematea.

Apustu egingo dugu ekintzak bultzatzeko, oroitzapen plakak, zuzeneko biktimen lekukotasunak,  1936ko estatu kolpearen inguruko dibulgaziorako materiala, gerra zibila eta errepresio frankista. Modu horretan, Glencree-ren baloreetan (enpatia eta deslejitimazioa) eta Nanclaresen berreraikuntzarako topaketetan oinarrituriko elkarbizitzarako tailerrak zabaltzea. Iragan ez ahaztea, ez dadin berriz errepikatu. Lankidetza internazionala bultzatzea, gaizkien daudenekiko solidaritatea sustatuz.

  1. Berdintasunerako Zuzendaritza sortu, udal politiketan genero ikuspegia bermatzeko.

Berdintasunerako Zuzendaritza sortuko dugu eta berdintasunerako ordenantza bat proposatuko dugu berdintasuna beste udal ordenantzen parean jartzeko, aurrekontuaren %5a horretarako bideratuz. Udal plan eta ordenantza guztietan genero-inpaktuko derrigorrezko txostena eskatuko da, desberdintasunak murrizteko neurriak ezarri ahal izateko.

  1. Karguen soldaten mugatzea, usteskeriaren pertsekuzioa eta erantzunkisunaren politika

Edozein kargu publikori dagokion ordainketaren gehiengoa ez da inoiz izango hiru bider lanbideen arteko gutxieneko soldata baino gehiago, horretarako kontuan hartuko direlarik ekintza politikoetatik lorturiko sarrera eta errendimendu guztiak. Lan publikoaren kontrola eta jarraipena egiteko herritarren eskubidea eta betebeharra erraztuko da, kudeaketa txar baten aurrean arduraz jokatuz.  Irabazi Ordiziako kandidatuek kode etiko bat sinatu beharko dute, asanbladan erabakitzen denaren esanetara jarriko direlarik. Ez da inolako pakturik egongo asanbladan adostu ezean.

0

Elkarrekin Ordizia irabazteko

Martxoaren 12an, hainbat ordiziar bildu ziren ASAMBLEAn batasun zabal bat erakitzeko eta indartzeko Ordizia eta bertan egiten den udal politika erabat aldatzeko asmoz.

PODEMOSeko independenteek, EZKER ANITZA – IZQUIERDA UNIDAko militanteek, EQUOko aldekoek eta ALTERNATIVA REPUBLICANAk, independente askorekin batera, pentsatzen dute aktibismo boluntarioa funtzeskoa dela gauzak aldatzeko, eta elkarrekin lan egitea erabaki zuten hurrengo udal hauteskundeetan bateratuta aurkezteko. Batasun hori baita, herriak eskatzen duena eta herriak elektoralki bultzatzen duena, istorian argi geratu den moduan.

Programa elektorala zehaztea eta kandidatura plural bat osatzen jarraitzea eranaki zen. Kandidatura hau konprometituta, onest, eta gardenak diren eta printzipio etiko eta moral sendoakk dauzkaten pertsonaz osatuta egongo da; beti ere, alboan lan talde haundia, hainbat arlotan aditua, izango dutelarik. Horretarako, humiltasunaz eta elkarrekin gauza positiboak egin dezakegulakoan, konprometituta dauden, eta gardentasun politikoan eta politika sozial justuetan sinesten duten, ordiziar guztien parte hartzea eta kolaborazioa eskatzen dute.

IRABAZI-Ganemos ORDIZIA Ordiziako alkatetza irabazteko dago, eta herriaren babesarekin, Ordizian udal politikan erabakitzaile izateko udaletxean hurrengo lau urteetan. Beraz, ordiziar guztiak gonbidatzen ditu asteartero (19:00etan, Barrena Jauregian), datorren martxoaren 17tik hasita, antolatuta dauden asanblea irekietan parte hartzera, iritsiak emateko, ekarpenak egiteko eta konprometitzeko.

ORAIN, ALDAKETA BULTZATU eta ALDAKETAN PARTE HARTU

Ordizian, 2015eko martxoaren 12an

0

Ordiziako bipartidismoari aurre egiteko Fronte Popular bat eraikitzea proposatzen dugu.

Ordiziako herritarrak ASANBLEA IREKI batean bildu ziren otsailaren 26an, IRABAZI-Ganemos Ordizia-ren prozesu eraikitzaileari jarraipena emanez helburu zehatz batekin: Ordizia BATU eta IRABAZI. Bertan hainbat akordio onartu zen, ehundaka ordiziarren kezkei erantzuna emateko:
1. IRABAZI-Ganemos Ordiziak, Podemos-Ahal dugu-ko hainbat kideekin eta herriko ezkertiar sozialekin batera, kandidatura bakarra aurkeztea aztertzen du, programa politiko elektorala aurrera atera dezan. Horrekin, Ordiziako bipartidismoari (BILDU-PNV) aurre eginez eta Udalean politika egiteko erabakigarriak izan daitezkeen ordezkariak lortuz herrian hurrengo lau urteetarako.
2. IRABAZI-Ganemos Ordiziak, Ordiziako elkarteen proposamenak entzun nahi ditu, programa elektorala elkarrekin eratzeko. Hurrengo egunetan, IRABAZI-Ganemos Ordizia herriko hainbat elkarte eta organizazioekin bilduko da beraien beharrak eta proposamenak ezagutzeko. Herri programa bat eraiki nahi du. Asanbleak eta herritarren partehartzeak dira mugimendu honen ardatz, programa behetik sortu behar baita, eta ez beraien tesiak inposatuz eta jendea manipulatuz, talde askok egin ohi duen moduan.
3. HIPOTEKAK KALTETURIKOEN PLATAFORMA-ren hamar puntuak bere programaren parte egin ditu IRABAZI-Ganemos Ordiziak, eta bere ekintza instituzional eta politikoetan defenditzeko konpromisoa hartu du. Aldi berean, azken urteetan errepresentazio instituzionala izan duten partiduei, kaleratzeen arazoari aurre egiteko, alokairuko etxebizitzen sustapenerako edo eta bankuetako gehiegikeriak geldiarazteko zein neurri hartu duten azaltzeko eskatzen die. IRABAZI-Ganemos Ordizia, berriz, barrikadan egon da.
Proiektu honek, bai bere oiñarrian baita bere garapenean ere, kaleratzeen aurkako borroka sozialarekin lotura estua du. Gure herriaren kasuan, IRABAZI-Ganemos Ordiziak, beti ere hauteskundeetan jasotako herritarren babesarekin, Ordizia “kaleratzerik gabeko udalerri” izendatzera behartuko du Udala.

1 2