Ordiziako herritarrak ASANBLEA IREKI batean bildu ziren otsailaren 26an, IRABAZI-Ganemos Ordizia-ren prozesu eraikitzaileari jarraipena emanez helburu zehatz batekin: Ordizia BATU eta IRABAZI. Bertan hainbat akordio onartu zen, ehundaka ordiziarren kezkei erantzuna emateko:
1. IRABAZI-Ganemos Ordiziak, Podemos-Ahal dugu-ko hainbat kideekin eta herriko ezkertiar sozialekin batera, kandidatura bakarra aurkeztea aztertzen du, programa politiko elektorala aurrera atera dezan. Horrekin, Ordiziako bipartidismoari (BILDU-PNV) aurre eginez eta Udalean politika egiteko erabakigarriak izan daitezkeen ordezkariak lortuz herrian hurrengo lau urteetarako.
2. IRABAZI-Ganemos Ordiziak, Ordiziako elkarteen proposamenak entzun nahi ditu, programa elektorala elkarrekin eratzeko. Hurrengo egunetan, IRABAZI-Ganemos Ordizia herriko hainbat elkarte eta organizazioekin bilduko da beraien beharrak eta proposamenak ezagutzeko. Herri programa bat eraiki nahi du. Asanbleak eta herritarren partehartzeak dira mugimendu honen ardatz, programa behetik sortu behar baita, eta ez beraien tesiak inposatuz eta jendea manipulatuz, talde askok egin ohi duen moduan.
3. HIPOTEKAK KALTETURIKOEN PLATAFORMA-ren hamar puntuak bere programaren parte egin ditu IRABAZI-Ganemos Ordiziak, eta bere ekintza instituzional eta politikoetan defenditzeko konpromisoa hartu du. Aldi berean, azken urteetan errepresentazio instituzionala izan duten partiduei, kaleratzeen arazoari aurre egiteko, alokairuko etxebizitzen sustapenerako edo eta bankuetako gehiegikeriak geldiarazteko zein neurri hartu duten azaltzeko eskatzen die. IRABAZI-Ganemos Ordizia, berriz, barrikadan egon da.
Proiektu honek, bai bere oiñarrian baita bere garapenean ere, kaleratzeen aurkako borroka sozialarekin lotura estua du. Gure herriaren kasuan, IRABAZI-Ganemos Ordiziak, beti ere hauteskundeetan jasotako herritarren babesarekin, Ordizia “kaleratzerik gabeko udalerri” izendatzera behartuko du Udala.